1.

KONTSULTA

Datu klinikoen, dietetikoen eta
antropometrikoen bilketa.

Helburuen finkapena

Lehenengo kontsultan, gaixotasunak, analitika, familiako aurrekariak, suplementazio edo medikaziorik hartzen duzun galdetu eta zure historia klinikoa osatuko dut. Bizitza estiloa, lan mota, aktibitatea edo egiten duzun kirola, zure ordutegiak eta alderdi garrantzitsuak aztertuko ditugu.

Ondoren jateko ohiturez hitz egingo dugu; zein elikagai aukeratzen duzun, janak nola prestatzen dituzun, jateko ordutegiak... Horrela, landu behar diren gaiak identifikatuko ditugu. Ondoren pisua eta gorputz-konposizioa neurtuko zaizu. Lehenengo kontsulta amaitzeko, helburuak finkatuko ditugu, bai epe motzera, bai epe luzera, eta zein bide jarraitu beharko duzun erabakiko dugu.

Informazio horrekin eta elkarrekin hartutako erabakiekin, zure beharretara egokitutako elikadura jarraibideak eta menu pertsonalizatu bat antolatuko dizut; ez baita berdina kirolari baten elikadura eta osasun arazo jakin bat duenarena, edo obesitatea duen pertsona batena

2.

KONTSULTA

Azterketa antropometrikoa
eta elikadura planaren azalpena

Bigarren kontsultan elikadura-azterketa pertsonalizatua emango dizut, eta bete beharko duzun elikadura-plana azalduko dizut.

3.

JARRAIPENA

Jarraipen antropometrikoa
eta nutrizionala

Ondorengo kontsultetan, jarraipen antropometrikoa egiteaz gain, gehien behar dituzun eta interesatzen zaizkizun elikaduren inguruko gai desberdinak landuko ditugu, baita sor dakizukeen edozein zailtasun ere.

Kontsulten maiztasuna, gainontzeko gaiak bezala, elkarrekin erabakiko dugu.

+

Gainpisua eta obesitatea

Osasun arazoak dituztenentzako tratamendu dietetikoa

Haurrak

Elikadura jokabidearen nahasteak

Kirolariak

Haurdunaldia eta Edoskitzea

Gainpisua eta obesitatea

Gainpisua edo obesitatea izatearen arrazoi nagusienetako bat bizitza estilo desegokia izaten da. Gainpisua edo obesitatearen eragileak zein diren ezagutu eta horiek nola alda ditzakezun landuko dugu. Modu horretara ohitura osasuntsuak hartuko dituzu.

Helburua da, inoren laguntzarik behar izan gabe, elikadura zaintzea eta pisu egoki batean mantentzeko norberak behar adina baliabide izatea.

Osasun arazoak dituztenentzako tratamendu dietetikoa

Osasun arazo askoren tratamendua elikaduran oinarritzen da. Horren adibide dira, II motako diabetesa, kolesterol altua, hipertentsioa edo obesitatea.

Giltzurruneko, gibeleko edo hesteetako gaixotasunek, alergiek eta zeliakia bezalako gaixotasunek elikadura zorrotz kontrolatzea eskatzen dute. Modu honetara gaixotasunaren pronostikoa hobetu eta gaixoari bizi kalitatea hobetu dakioke.

Haurrak

Gure txikientzat hoberena nahi izaten dugu. Haurrak osasuntsu haztea eta etorkizunean behar bezala elikatzea nahi dugu. Horretarako prebentzioa da gakoa. Etxean ikusten dutena eta jasotzen dutena da aurreratzean jarraituko dutena.

Zure haurraren elikadura egokia ote den zalantzak badituzu, edota etxeko ohiturak hobetu nahi badituzu, haurrarentzat edo familiarentzat elikadura-planak antolatzen ditut. Elikadura heziketaren bitartez haurrak elikadura ohitura egokiak barneratuko ditu. Gainera, laguntza eta orientabidea eskain diezazuket haurrak osasun arazoren bat duenean, adibidez, obesitatea, zeliakia, alergiak, diabetesa, gaixotasun gastrointestinalak...

Txikienen elikagai solidoen hastapenarekin zalantzak badituzue, haurraren elikadura osagarriarekin (Baby led weaning) lagunduko dizuet.

Elikadura jokabidearen nahasteak

Nerbio anorexia, nerbio bulimia eta tripakada-nahastea elikadura jokabidearen nahasteak dira eta buru gaixotasunak dira. Gaixotasun horien ezaugarri nagusiak, elikadura ereduen alterazioa eta beren gorpuzkerari eta pisuari buruzko pertzepzio okerrak dira. Nahiz eta tratamendua, batez ere tratamendu psikologikoan oinarritu behar den, gaixoari jateko ohitura osasuntsuak berreskuratzen laguntzea beharrezkoa da. Janariarekin harreman osasuntsua lortzen lagundu behar zaio.

Kirolariak

Kirolari profesionala zein kirolari amateurra izan, errendimendua hobetu eta lesioak ekiditeko, oso garrantzitsua da elikadura zaintzea.

> Gorputz-konposizioaren azterketak egiten ditut.

> Errendimendua hobetzeko elikadura jarraibideak ematen ditut.

> Entrenamendu eta konpetiziorako elikadura-planak osatzen ditut.

Haurdunaldia eta Edoskitzea

Haurdun geratu aurretik, haurdunaldian eta ondoren elikadura osasungarria jarraitzea garrantzitsua da, zu eta zure haurra osasuntsu egoten laguntzeko modua baita.

Haurdunaldian edo edoskitzaroan jarraitu beharreko elikadurarekin lagunduko dizut. Baita ere, haurdunaldian diabetea, anemia, hipertentsioa... duzunean.

Online zerbitzua eskaintzen dugu, Skype bidezko elkarrizketa eta email bidezko komunikazioarekin

Hitzordua zehazteko e-mail bidez edo telefonoz jarri zaitezke harremanetan Saioa skype bidez burutuko da (ordainketa saioaren aurretik egin beharko da)