Libe Garmendia

Dietetika eta nutrizioaren mundua betidanik gustatu izan zait. Elikagaiek dituzten propietateak ezagutu eta horiek gure gorputzean nola eragiten duten jakitea beti iruditu izan zait interesgarria. Nafarroako Unibertsitatean Giza Elikadura eta Dietetikan diplomatu nintzenetik, formakuntza etengabe osatzen jarraitu dut, elikadura, osasuna eta sukaldaritzarekin lotuta dauden gaiekiko pasioa sentitzen baitut. Hartara, elikadura jokabideen nahasteak, obesitatea, kirolarien elikadura eta haur elikadura espezialitateak gehiago sakontzeko aukera izan dut.

Jendeari ongi elikatzen erakusteak eta beren helburuak lortzen dituztela ikusteak asko betetzen nau. Horregatik dut gustuko kontsultan lan egitea. 10 urte baino gehiago daramatzat kontsultan lanean, eta ehunka pertsona aztertu eta laguntzeko aukera izan dut.

Denbora honetan zehar hainbat hitzaldi eta tailer eman ditut. Hazi Hezi aldizkarian kolaboratzen dut.

Formakuntza

Giza elikaduran eta dietetikan diplomatua

Nafarroako Unibertsitatea

Elikadura jokabidearen nahasteak eta obesitatearen Masterra

Madrileko Europear Unibertsitatean

Coaching nutrizionalaren inguruko ikastaroa

Edusa

Dietetika eta elikadura haurtzaroan. Graduondoko ikastaroa

Bartzelonako Unibertsitatea

ISAK I mailaren akreditazioa lortzeko ikastaroa

International Society for the Advancement of kinanthropometry” (ISAK)

Elikadura jokabidearen nahasteak: Aurrerapenak eta etorkizunerako erronkak

Madril

Kirolera egokitutako elikadura. Ikastaroa

Espainiako medikuntza eta kiroleko federazioa

Ospitaleko elikadura. Graduondoko ikastaroa

Nafarroako Unibertsitatea

Haurren obesitatean hezitzaile izateko graduondoko ikastaroa. “Niños en movimiento”

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

Kirolera egokitutako elikadura eta dietetika

Leon-eko Unibertsitatea

Elikadurari egokitutako psikologia ikastaroa

Bilbo (Addene)

Obesitatearen graduondoko ikastaroa

Favaloro Unibertsitatea

Kolegiatu zenbakia: EUS00164