10 urte baino gehiago daramatzat kontsultan lanean, eta ehunka pertsona aztertu eta laguntzeko aukera izan dut.
informazio gehiagoElikadura plan pertsonalizatuak eskaintzen ditut. Hasierako datu klinikoen, dietetikoen eta antropometrikoen bilketatik abiatuz, pertsona bakoitzari egokituriko elikadura-plana eta dagokion jarraipena egiten dut.
Gainpisua edo obesitatea izatearen arrazoi nagusienetako bat bizitza estilo desegokia izaten da. Gainpisua edo obesitatearen eragileak zein diren ezagutu eta horiek nola alda ditzakezun landuko dugu.
Osasun arazo askoren tratamendua elikaduran oinarritzen da. Horren adibide dira, II motako diabetesa, kolesterol altua, hipertentsioa edo obesitatea.
Gure txikientzat hoberena nahi izaten dugu. Haurrak osasuntsu haztea eta etorkizunean behar bezala elikatzea nahi dugu. Horretarako prebentzioa da gakoa. Etxean ikusten dutena eta jasotzen dutena da aurreratzean jarraituko dutena.
Nerbio anorexia, nerbio bulimia eta tripakada-nahastea elikadura jokabidearen nahasteak dira eta buru gaixotasunak dira. Janariarekin harreman osasuntsua lortzen lagundu behar zaio.
Kirolari profesionala zein kirolari amateurra izan, errendimendua hobetu eta lesioak ekiditeko, oso garrantzitsua da elikadura zaintzea.
Haurdun geratu aurretik, haurdunaldian eta ondoren elikadura osasungarria jarraitzea garrantzitsua da, zu eta zure haurra osasuntsu egoten laguntzeko modua baita.
Online zerbitzua ere eskaintzen dugu
(Hitzordua zehazteko e-mail bidez edo telefonoz jarri zaitezke harremanetan) Joan Zerbitzuetara